FORO DEL AJEDREZ VASCO

Lugar de encuentro de los ajedrecistas vascos
Fecha actual Mié Jun 19, 2013 5:40 pm

Todos los horarios son UTC + 1 hora




Nuevo tema Responder al tema  [ 2 mensajes ] 
Autor Mensaje
NotaPublicado: Vie Abr 24, 2009 8:10 am 
Desconectado

Registrado: Mar Feb 14, 2006 9:56 am
Mensajes: 1665
Ubicación: Eibar
Mario Gomez Euskadiko Txapeldunari egindako elkarrizketa argitaratu zen asteartean Berria egunkarian, hona hemen lotura:

http://tinyurl.com/dxl6kn

Elkarrizketaren azken galdera Euskal Xake Federakuntzaren hauteskundeei buruzkoa da:

Citar:
Euskal Xake Federazioko hauteskundeak izan dira aurten, eta berriro Miguel Angel Muelak irabazi du. Zein iritzi duzu gai horretaz?


Eta hona hemen Mario Gomezen erantzuna

Citar:
Ni ez naiz sartu horretan, eta hauteskundeetan parte hartu duten guztiekin harreman ona daukat. Hala ere, hauteskundeetarako daukagun sistema -estatutuena- egun tokiz kanpo dagoela uste dut. Mafiak sortzeko aukera ematen du sistema horrek. Nire ustez, federatu bakoitzak boto bat izan beharko luke. Bestela, beti bezala, azkenean, jokalariek ez gaude ezertarako prozesu horietan. Bestalde, ez zait ondo iruditzen enpresa edo erakunde pribatuak egotea hautagaitza baten atzean. Kirol federazioek erakunde publikoak izan behar dute, eta beste interes batzuetatik kanpo mantendu behar dute.


Erantzun horren aurrean garbi eta ozen esan nahi dut Xakearen Aldek aurkeztutako hautagaitzaren atzean ez dela egon inongo enpresa edo erakunde pribaturik.

Ez dakit Mario Gomezen nahia gure atzean "esku beltzen" bat zegoela esatea zen ala berea iritzi soil bat besterik zen, baina niri lehenengoa etorri zait burura testua irakurtzeaz bat eta gauzak garbi utzi nahi nituen.

Agur bat,

_________________
Mikel Larreategi

Donde dije digo, digo Diego

Eibarko Klub Deportiboa
http://www.deporeibar.com

http://www.xakearenalde.com


Arriba
 Perfil  
 
 Asunto:
NotaPublicado: Vie Abr 24, 2009 5:47 pm 
Desconectado

Registrado: Mié Feb 15, 2006 3:36 pm
Mensajes: 592
Kaixo.

Bakarrik bi gauzatxo komentatzea.

-Nik entrebista egin nion eta Marion erantzuna luzeagoa eta zehatzagoa izan zen. Baina hor agertzen dena da, funtsean, berak esan zuena.

-Hala ere, akats bad dago. Berak ez zuen "estatutuena" esan, "estamentuena" baizik. Eta nire artikuluan nik "estamentuena" idatzi nuen. Baina euskara zuzentzen duena Berrian batzuetan horrelakoak egiten ditu. Bere ustez zuzentzen dabil, baina kasu honetan puskatu zuen erantzuna.

Ondo segi denak.

j


Arriba
 Perfil  
 
Mostrar mensajes previos:  Ordenar por  
Nuevo tema Responder al tema  [ 2 mensajes ] 

Todos los horarios son UTC + 1 hora


¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 0 invitados


No puedes abrir nuevos temas en este Foro
No puedes responder a temas en este Foro
No puedes editar tus mensajes en este Foro
No puedes borrar tus mensajes en este Foro
No puedes enviar adjuntos en este Foro

Buscar:
Saltar a:  
cron
Desarrollado por phpBB® Forum Software © phpBB Group
Traducción al español por Huan Manwë para phpbb-es.com